Ez dakit nola adierazi gaur egun Euskal Herriko ehiztariak pairatzen dugun egoera….
¿Por qué? Nork hartzen ditu gaur egungo ehiztarioi dagozkion erabakiak? Aurten gertatzen ari dena, ezan dezakegu ez dela gauza arrunt bat, ezan dezakegu aspaldiko urtetan gutxitan gertatzen den gauza bat ikusten edo ta bizitzen ari gerala.
Aspaldiko ehiztariekin jolasaldi eta eztabaida interesgarriak entzuten ari gera. Gure inguruko elkarte, denda, kale baztar etb… luze batean. Usten det baztar guzti hauetan denean gauza berbera entzunten ari gerala!! Zer gertatzen ari da aurten? «nik nere bizi osoan ez dut sekula horrelakorik ezagutu» ,»40 urte daramatzat ehizean! eta ezin dela ehizean jardun garai hontan?», “ zein ari da horrelako erabakiak hartzen?», egun gutxi falta diren une honetan ehizarako denboraldia bukatzear dela, eztabaida, hasarreak etb.. luze bat entzuten ari gera Euskal Herriko ehiztariak, ezan dezaket ,nere iritzi umilean lehen ere Euskal Herriko ehiztariok ez ditugula batere errestazunik ehizari dagozkion arloan. Lehendabizi ez delako ehiza asko dagoen lurralde bat. Bigarrengoz “SASI EKOLOGISTAZ” beteak gaudela dirudielako, etxeko sofatik jardun eta mendia zer den ere ez dakiten jende asko dagoelako.
Ehizarako Azterketak??? Ongi iruditzen zait asterketa bat egin beharra izatea, azterketa honek etorkizunean Europako leku geienetan izango delako ezarria, Ehizerako Kupoak?? ongi iruditzen zait oilagorretan edo ta ehizatu daitezkeen ehizari begira! Oilagorretako kupoa? ezan beharra dago Kupo onek bai egon behar zuela denean ezarria Europan edo ta Mundu osoan zer eta aspaldian ikusten ari garen argazkietan pufff… lotsarik ez du jendeak! Bilbokoak edo ta Turkiakoak izan ala ez izan.
Nere buru barnean ditudan galderak, usten det jende askoren buru edo ta inguruan dabiltzala.
– Kendutako ehizeko egunak “elurte egun horiengaitik” bueltan emango aldizkigute?
– Zergaitik itxi dute horrelako erraztasunarekin ehizeko egun gutxi hauek?
– Itxi badute!, erakutsi diguten Aginte erraztasunarekin zergaitik ez irekiera Emaitz berberarekin?
– Txakurrekin zergaitik ezin da lasai ibili mendian?
– Zergaitik ez dituzte ehizerako liburuak eguneratzen han jartzen badituzte lege berriak?
– Agintean dauden persona hauen hanka zahartzeaz zein arduratzen da?
– Benetan nor dago guzti onen atzean?
Gauz gordin asko esan behar direla uste det gaurko egoerari begira, ezin det logikari begira jarrita ere! zer ari den gertatzen! horra or erabili ditudan hitz hauek !¿Por qué?, ¿Why?, ¿Pourquoi?, ZERGATIK !!! zer eta ez dakit zer hizkuntzetan hitz egiten hasi behar dugun Euskal Herriko ehiztariok. Diputazioak ateratzen dituzte oilagorretan ibiltzeko “kartila”, “txartela” nai dezuen bezala deitu, kupoak, zigilatu beharreko oilagorrak etb luzeak legean ibiltzeko,gauz bat argi ez dudana ulertzen zergaitik ezin dugu! Euskal Herri osoan ehizean jardun! Ordaintzera joaten garenean Oilagorretako txartela 5 €uro kobratu,”denominadas reservas” hori bai kobratzeko beti prest daude! Guk ehiztariok lagun eta ezagun asko ibiltzen gera gure Herriko mendietan zehar, Behin ordaintzen hasita zergaitk ezin dugu ba gaur Izarraitz aldera joan edo ta hurrengo egunen batean aiako arrietako inguruetara joan lagunak han baditugu! Guk bete beharreko dana egin behar dugula badakigu, bestela badakigu zer erantzun pairatu behar ditugun! Diruak bai Mendiak mugitzen dituela!!
Nik garbi dudan gauza da ehizarako itxiera egun hauek ez direla izan ez Egaberengaitik, ezta ere Biragarroengaitik, ezta ere Oilagorrengaitik. Nik ez dut egiazko erantzuna, garbi dago egun asko egon direla elurtuak eta egun hauek errespetatuak eta kontzientziaz ibili beharreko egunak izan direla hori “Garbi eta Argi”.
Denboraldi luze honetan garbi dudana Euskal Herriko Ehiztariok ez bagara batzen horrelako gauzen aurrean gero eta hasarre geiago, gero eta historio geiago entzun beharko ditugula gure ehiztari zahar eta elduen aldetik. Honekin ez dut nai ezan bakarrik aste honetan gertatu den aferan batu behar dugunik ehiztariok, denok behar dugu denon laguntza Ulia-Jaizkibel, Esperari STOP! Ehiztari gazteentzat erraztasunak, Mendietan norberaren kartutxo azalak jasotzea, etab.. luze eta luze ia amaigabe batean. Azken finean ERRESPETUA! guk geien maite dugun gauzari MENDIARI eta Mendiak ematen digunari! Hau dena ezanda batu beharra daukagula iruditzen zait, inkesta edo ta protesta edo ta nik ez dakit zer ekintzen bidez. Gauzak hórrela jarraitzen badute guk agian ezagutuko degu Euskal Herrian ehizatu ahal zen denbora, baiña guru oñordekoek edo ta ehizean hasi nai duen pertsonari? Ezagutuko aldu ehiz tradizionala o ezagutuko aldu Ordaindutako ehiza Euskal Herrian.