Gipuzkoan ehiza jardueraren etorkizuna iluna dugu oso, gehienbat azken urte honetan jasan dituenak kontuan hartzen baditugu.
Honen harira Ulia mendian gertatu dena salatu beharra dugu GUZTIOK. Bertan ehiza jarduera oro debekatu dute. Bestalde, Donostiako mendietan, jaiegun eta asteburuetan ehiza egiteko aukera goizeko 10:00ak arte mugatu dute. Hau da; larunbat, igande eta jaiegunetan goizeko 10etatik aurrera postuan edo librean ehizatzea debekatu dute.
Guztiau hasiera besterik ez dugu. Lehenik Ulia eta Donostiako inguruak hasi dira murrizten, baina horrela jarraituz gero, Gipuzkoa guztiko ehiza jarduera oro dago arriskuan, eta baita Euskal Herrikoa ere.
Gipuzkoako ehiza federakuntzatik, sinadura bilketa egiten dabiltza murrizketa hauek direla eta. Ehiztari bakoitzari gutun bat igorri diete etxera bertan hainbat jenderen sinadura biltzeko asmoz. Ez diezaiogun gutun honi kasurik egin gabe utzi eta ea ahal dugun sinadura gehien lortzen ditugun, Ulian ehiza berreskuratu eta gainerakoetan murrizketa gehiagorik egin ez dezaten. Honegatik, sinadura bilketa hau ehiztari guztiok egin beharrekoa dela uste dut. Ehizara afizionatua den edonork modu indibidualean ahalik eta sinadura gehien lortzea komenigarri litzateke. Kontuan hartu, sinatzeko ez dela ehiztari izan beharrik eta familiakoek, lagunek… sina dezakete.
Ehiza debekuaren neurri hauek Bidasoaldea eskualdean emateak ezin ditu beste zonaldeetako ehiztariak eskuak gurutzaturik utzi. Hau orain geratzen ez bada, egoera Gipuzkoa osora hedatuko da eta behin hau lortzen badute, Euskal Herri osoan ehiza debekatzea eskura izango lukete. Beraz, elkar gaitezen ehiztari guztiok ehiza debekatzearen aurka, gure helburua ehizaren defentsa delarik!
Orain eta etorkizunean defenda ditzagun Euskal Herriko ehiztarion interes eta eskubideak!