Azken egun hauetan eguraldia eta tenperatura hotzak izan ditugu hizpide denon ahotan, eta gehienbat ehiztarion artean.
Ehizaren ixtea dela eta ez dela, Gipuzkoako eta Bizkaiko diputazioek hartu duten erabakiarekin ez nator bat.
Buletinean ondorengo hauxe ikus dezakegu: ???Queda prohibida la caza de todo tipo de especies en días de nieve y fortuna. Se considerarán días de fortuna aquellos en los que por las condiciones meteorológicas adversas o cualquier otra circunstancia, incendios, inundaciones, etc. se encuentran disminuidas las facultades de defensa de las piezas de caza???.
Hau ikusirik, garbi geratzen da mendian elurra dugun bitartean ezin dela ehizan egin. Beraz, zergatik debekatu dute ehiza elurrik ez dagoen eremuetan ere? Elurrik egon ezean, oilagorraren defentsak (kasu honetan eragiten dion hegazti bakarra) ez daude inola ere urrituak. Honen adibide garbia da urte guztian zehar Sorian, Burgosen, Huescan??? tenperatura askoz baxuagoekin ehizatzen dela. Gainera, ???alta montaña??? deritzen mendietan elurra egonda ere legezkoa da ehiza praktikatzea. Baina zer desberdintasun dago mendi horietan edo gainerakoetan egiten den elurrean? Nik ez dut hau ulertzen. Hegaztiak defentsa berberak izango dituzte elurrarekin ???alta montaña??? eta gure mendietan.
Askok, egun hauetan oilagor ugari botatzen direla esaten dute eta horregatik itxi behar dela ehiza. Besteek berriz, defentsa urriekin geratzen direlako itxi behar dela diote. Azken honi helduz, asteburuan mendira joan naiz zakurra hartuta. Mendian ez zegoen elur arrastorik ere, baina, hala ere debekua dela eta eskopeta etxean utzita joan nintzen. Hiru oilagor ikusteko aukera izan nuen, baina, hauek ez zeuden defentsarik gabe. Denboraldiko edozein egunetan bezain ???gaiztoak??? zeuden. Lehena ez nuen ikusi ere egin. Zakurrak lana ederki egin ostean, hega hotsa entzun nuen soilik. Bigarrenak berriz, 50m ingurura arrimatutakoan altxatu eta alde egin zuen. Hirugarrena izan zen zakurrak geratu eta denbora pixka bat aguantatu zuena, bere ihesari ekin aurretik. Honekin esan nahi dudana da, oilagor hauen defentsak ez zeudela urrituta. Denboraldiko edozein egunetan bezain zail zeuden bilatzeko eta gainera, laster egiten zuten alde.
Asko botatzen direla diotenek berriz, ba al dakite kanpoan egiten denaren berri? Dirudun ugari joaten dira Finlandiara??? astebeterako, oilagorrak ehizatzeko asmoz. Nork kontrolatzen ditu hango ehizak? Eta eguneko kupoa?
Dakidanaren arabera, han astebetean Euskal Herrian denboraldi guztian hiru ehiztarik botatzen dituzten baino oilagor gehiago botatzen dira. Eta hemen bi egunetan oilagor batzuk sartu direnean, ???masakrea??? egiten dugu guk eta ehiza itxi beharra dago.
Neronek ez ditut ulertzen toki batetik bestera dauden lege aldaketak. Egin beharreko lana ehiza lege guztiak orokortzea dela uste dut. Gainerakoan, injustizia hutsa iruditzen zait egoera berdinetan toki batean ehiza posible izatea eta besteetan ez.